Noaingo Martxa ekainaren 29an ospatuko da, ‘Herriexistentzia’ lema pean

Noaingo Martxaren edizio berria abian dago jada.  Ekainaren azken larunbatean ospatuko da, ekainaren 29an,  “Herriexistentzia” lemapean. Izan ere, nafar herriaren erresistentzia izango da aurten jorratuko den mezua, Asisko Urmeneta kartelaren egiela eta ekimenaren pregoilariaren eskutik etorri zaiguna.

1512ko okupazio militarraren ondoren, nafar herriak jasan behar izan zuen zapalkuntza etengabea izan zen, batez ere erresuma berreskuratzeko saiakeren ondoren. Urte latzak izan ziren. Sufrimendu handia, gosea, egoera iraingarriak eta izurriteak jasan zituen nafar herriak. Zapalketa honen erdian, herritarrak matxinatu eta Estatua berreskuratzeko saiakerak egin zituzten. Testuinguru horretan kokatzen da hain zuzen 1921eko Noaingo bataila. Nafarren izpiritu sutsuak bizirik iraun zuen mendeetan barrena. Halaxe agertzen da Foruen aldeko monumentua bertan: “¡Gu euskaldunok beste jaun eztegu Jaungoikoa baizik, atzekoari ostatu ematen degu onirizkero baina eztegu haien uztarria jasan. Aditu ezazue ondo gure semeak!”

 

EGITARAUA

11.00etan. Elkarretaratzea Noaingo Batailaren plazan (Noain). Ongi etorria eta antzerkia.

Martxaren hasiera eta geldialdia makaldian, Elorz ibaiertzean antzerkia

Getzeraino martxa, geldialdia Getzenean.

Igoera Ulibarrenaren monumentura. Pregoia, Asisko Urmenetaren eskutik.

Aurreskua, Ortzadarren eskutik

Lore eskaintza

Jaitsiera. Dantzaldia Ortzadarren eskutik eta bazkari herrikoia* Getzeko frontoian.

*Menua: zopa, entsalada, karrillerak, edaria, postrea eta kafea. 17 euro

NOAINGO MARTXAREN HELBURUA

Noaingo martxak, gure herriaren historiaren gertakaririk erabakigarrienetako bat gogoratzea du helburu: 1521eko Noaingo bataila, Nafarroako erresumak bere askatasunaren alde libratutako azken borroka handia. Hala, Nafarroako subiranotasunaren azken hatsetako bat izandako gertakari hau, herriaren boterearen eta indarraren aldeko egun bilakatu nahi du Nabarraldek, horretarako parte-hartze zabala bilatuz.

Nabarraldek duen helburu nagusiarekin bete-betean bat egiten duen ekimena da Noaingo martxa, hau da, gure herriaren iragana gogoratzea, berreskuratzea eta interpretatzea, gure identitatearen oinarria ulertzeko eta inoiz kontatu ez diguten errelatoa osatzeko.

 

ASTE KULTURALA, EKAINAREN 24TIK 28RA

Iruñeko Kondestablearen jauregian (kale Nagusia, 2), 19.30ean

Ekainak 24 (astelehena). Hitzaldia: “Nuestro imaginario”, Mikel Sorauren.

Ekainak 25 (asteartea). Hitzaldia: “Lizarrako forua eta minoria soziala Zuzenbide Piriniarreko oinarrietan”, Xabier Irujo.

Ekainak 26 (asteazkena). Liburu aurkezpena: “Historia nabarra de Gipuzkoa”, Beñi Agirre.

Ekainak 27 (osteguna). Liburu aurkezpena: “Ustaritz 1789 Laburdi en la revolución francesa”, Luis Mª Martinez Garate.

Ekainak 28 (ostirala): Hitzaldia: “Oda a la fábrica abandonada”, Iñaki Uriarte