COVID-19ren hedapenaren eta Gobernuak ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, artistak eta sustatzaileak apirilaren 17 eta 18an Donostiako Kursaalean eta Bilboko Euskaldunan ospatuko ziren kontzertuak 2021ko martxoaren 3 eta 4ra atzeratzea erabaki dute, kontzertua behar bezala egingo dela ziurtatzeko.
Gure lehentasuna ikuslegoaren, taldearen eta kontzertuaren antolakuntzako pertsona guztien osasuna eta segurtasuna zaintzea da, bai eta agintari publikoen eta osasun-agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren geldiaraztea lortzeko.
Erositako sarrerek data berrirako ere balioko dute. Dirua berreskuratu nahi duenak salmenta kanal ofizialen bidez eskaera egin ahal du.
Barkatu eragozpenengatik.
|